|  | 
              DANZANTEEN AGERRERA ETA JATORRIA
                
                  
                    | Zortzi danzanteak eta boboa  dantza eta festaren eboluzioaren momentu jakin eta zehatzean agertu ziren. XVI.  mendearen azken hamarkadetan azaldu ziren danzanteok konpartsa moduan Trento  ondoko antzerki estiloko jai berrian. Alferrik da lehenago bilatu nahi izana,  ezta Erdi Aroan ere. Trentoko Kontzilioa 1563an amaitu zen, ia hogei urte  bilkuraz bilkura ibili ondoan eta horren espirituak Europaren zati handi bati  ospakizunak egiteko estilo berri bat ekarri zion, ez bakarrik alor erlijiosoan,  baita politiko eta sozialean ere.  |  
                    | Horretan  eta bereziki dantzetan, orain interesatzen zaiguna izanik, Espainiako  kontrarreforma berezia eta ikusgarria izan zen. Danzante koadrila hauek  Pirinioen ipar isurialdean edo Europako beste edozein tokitan bilatzea lan  antzua da. Halere Iberiar Penintsula osoan daude. Ematen du danzante eta  komedianteen egiazko eztanda egon zela Felipe II.aren garaiko Espainia eta  Portugalen, hasiera puntu jakin edo halabeharrezko transmisio bide zehatzik  gabe, ikuspegi lokalista hutsetik hainbestetan esan denaren kontra. Edonola  ere,  dantzaren eta komediarenganako  irrika hori hirietatik herrietara pasako zen; Corpus ospakizun aberats eta  aberasgarrienetatik herri erlijiotasunaren prozesio eta jai intimoenetara.  | 
 Somontano del Moncayoko Danzantea 1949an  |  
                    | 
 Susticacan-eko Danzanteak (Mexiko)  http://www.flickr.com | 
                      Gizon dantzari hauek beren  “eroarekin” Ameriketara iragan ziren, non, espero bezala, zinez harrigarria den  nahasketa burutu baitzuten, eta baita azken Tudorren Ingalaterra katolikora,  Morris dantzen funtsezko osagai izateko. Jesuiten misioek honen gainean aski  ardura izanen zuten, hain segur. |  
                    | Berpizkundeak ere, begirada  beti Antzinate klasikoan ezarriz, inongo arazorik gabe Pirro greziarraren edo  saliar erromatarren dantza militarren konpainiak berpiztu zitzakeen eta  antzerki moderno horretara egokitu.  |  
                    | Beti  trokeatuak diren eta gerra itxura duten sable, brokel eta makil dantza hauetan  eta baita zuhaitz edo arku loredunaren inguruan txirikordatutako zinten  dantzetan eta berauek laguntzen dituzten arku, bira eta giza-dorreetan, egia da  keinu, erreminta eta janzkeran (oso) aitzineko laborari mundu erlijiosoaren elementu  franko gordetzen direla.  
 Nojako Picayo-en arku dantza  | 
 Giza dorrea Mirafloresen (Perú)  |  
                    | Denbora berean, Urrezko Aroko  antzerkigintzak bere kopla printzipioz inozoen, laudorioen edo kolokioen bidez  danzanteen bizitza oparo sustatu zuen, jadanik Erdi Aroko juglareen eta tenplu  barrutik heldu den drama erlijiosoaren tradizio aberatsaren jaraunsle izanik  ere. Trinkotze eta homogeneizatze handiko gertakaria izan zen. Anitzetan dantza  pirrikoaren sostengu den kopla, dantza bera baino zaharragoa da.  |  
                    | 
                        Dantza hauek,  barrokoaren handitasunaren hasieran batez ere, izaera alegoriko eta  pantomimikoko dantza askorekin batera bizi izan ziren (portugesenak, beltzenak,  ijitoenak, zaharrenak, Moctezumakoak etab.), gremioen edo Jesuslagunen  ingurukoak berauek. Orduko aniztasuna eskuraezina zaigu egun.  Montehermoso-ko "negritoen" dantza (Cáceres)  Argazkia: Marisol Otermin 1991-2-3      | 
 |  
                    | 
 Carlos       IIIaren 1780ko Erret-Zedularen portada, dantzak, erraldoiak eta taraskak       debekatuz (Iruñeko Elizbarrutiko Artxiboa). | Danzanteen gainbehera: Carlos III.aren Erret-ZedulaHala ere,  Carlos III.ak,  1780ko uztailaren 21eko Erret-zedula  baten bidez, dantzak, erraldoiak, taraskak eta bestelako errepresentazioak  debekatu zituen tenplu eta prozesioetan. Horrek geldialdia ekarri zuen eta gisa  horretako kultura-adierazpen ia oro suntsitu zuen anitz lekutan. Edozein gisaz,  zortzi danzante horiek euren Bobo, Zipotegato, Katximorro, Botarga, Mojarra edo  Mojarrillarekin (Andaluzian) batera gaur egun arte bizirik irautea lortu dute,  nagusiki elkarren artean barreiatu eta urrun dauden laborantza inguruko  ekonomiadun komunitateek sustengaturik. Hori  horrela, handitasun hartarik geratzen zaizkigun apurrekin, dantza ziklo horien  artean dagoen antzekotasuna miresgarria da; berdintasun hori beti ere  harrigarri suertatzen zaigu. Menturaz dantza hauek gehiago biziraun zuten  laborari inguruko izateagatik edo sakratu zein debozionalak izateagatik,  gerlari kutsuagatik baino.   |  
                    |   
                        
                          Jarraian Carlos III erregeak, dantzak, erraldoiak eta taraskak debekatuz, 1780. urtean ateratako Erret-Zedula dakargu, bai eta zedula diozesian hedatzeko lanak Iruñeko katedral eta apezpikutzan sortu zuen dokumentazioa ere. Dokumentazio hori Iruñeko Elizbarrutiko Artxiboan, Katedraleko Artxiboan eta San Nikolas parroikaren artxiboan gordetzen da.
 Dokumentuak hobeki ulertzeko, testuinguru historiko laburra, testuen traskripzio paleografikoak eta edukiaren gaineko iruzkin eta ohar argigarriak jasotzen dituen lan bat ere ekarri dugu hona. Momentuz, baina, dokumentu zahrrak bezala, lana gaztelaniaz baizik ez dago.
 Dokumentuen testuinguru  historikoa, traskripzioak eta oharrak (momentuz, gaztelaniaz bakarrik)
                       
Erret-Zedula
 Apezpikuak kabildoari igorritako gutunaren  txantiloia
 Kabildoak apezpikuaren gutunari egindako erantzuna
 Kabildoak Martínez de Salazar idazkariari  igorritako gutunaren kopia
 Apezpikuak diozesiko parrokiei igorritako gutunaren  txantiloiaApezpikuak diozesiko parrokiei igorritako gutunaren  kopia inprimatua
 |  |