SAN LORENTZOKO GAITEROAK

 

San Lorentzoko Gaiteroak elkartea 2007 sortu zen eta gure lana, ohiko gaitero bandek dutenaz gain, San Lorentzoko dantzek horren beharrezko duten musikaz arduratzea da. Lanik nabarmenena, jakina, danzanteak berak euren dantzaldietan gaita eta danborraz laguntzea da, baina horrezaz gain, partituren transkripzioez, armonizazioez, musika berrien bilaketaz eta abarrez arduratzen gara: finean, alor musikalarekin zerikusia duen guztiaz, danzanteek beti ere kalitatezko musika izan dezaten bere emanaldietan.

Lan horretarako, bistan denez, ez gaude bakarrik. Danzanteei musika jartzen askotan lagundu digute Tuterako eta Iruñeko gaiteroek eta moldaketak egiten hor izan ditugu Imanol Erkizia, José Luis Fraile edo Antonio Guerrero: esker mila beraiei. Gainera, zenbait emanalditan gaita eta danborrarekin batera haizezko musika tresna banda txiki bat etortzen da: klarinete, tronboi, tronpeta, saxofoi, bonbardino eta gisakoek tinbre eta doinu erakargarriak eransten dizkiete gure musikei.

San Lorentzoko Danzanteen musikaz zeinahi informazio edo eskakizun baduzu, gurekin harremanetan jartzea baino ez duzu.

gaita@danzantesdesanlorenzo.com