FAGINA

Musika militarra da, bazkaltzera edo beste zereginetara joateko doinua. Musika militarra kopla eta abesti popular askoren sorburu izan da: ezaguna da Iruñean esaterako, Quinto levanta, tira de la manta diana.

 

Erabilitako tresnak: sablea eta brokela

Baina esan dugun moduan, fagina bazkaltzera joateko musika da, honako koplak adierazten duen moduan: “Soldadito de España no tengas pena, que al toque de fagina, barriga llena”. Musikaren sinpleak (2/4ko konpasa, arpegio baten 3 notekin soilik) gogoan gordetzeko eta dantzarako apropos bilakatzen du: hori da giro militarretik ondare komunera pasa dadin ahalbidetu duena. Iruñean doinu horrekin gisa honetako koplak ezagunak dira: “Al cuartel de la Merced, a tomar pan y café...”

San Lorentzoko Danzanteak Fagina ematen, Nafarroako Guardian (Araba)

Argazkia: A. Castellanos

Pauso lasaiakoa da, baina erritmo bizikoa eta sable eta brokelaz dantzatzen da. Sablea norberaren brokelaren kontra kolpatzen da, gero bikoteari kolpatuz, brokela brokelaren aurka edo sablea sablearen kontra txandatuta.
Dantza honen gauza deigarriena danzanteek euren ardatzaren inguruan egiten dituzten bira biziak dira. Lauko bi lerrotan aurrez aurre ezarrita, lau leku aldaketa egiten dituzte, danzante bakoitzak hasierako lekuaren kontrako aldean amaitu arte.