KORTESIA

2/4ko doinu erraz eta motz hau makil-dantza bakoitzaren amaieran ematen da. Danzanteen duten dantza eta antzerkiaren arteko loturari keinua da, horrelako aireak Rabadán edo bestelako pertsonaien diskurtso mintzatua eta dantzaren arteko bereizketa markatzeko erabiltzen baitziren (eta baitira). Nolabait esateko, eszena bat ixten du, hurrengoari hasiera emateko. Adibide gisa Cortes aipa genezake.

 

Erabilitako tresna:  makilak

Desberdintasunak desberdintasun, pastoral zuberotarretan edo xaribari baxenafarretan edota maskaradetan Xorrotxen ahotsen bidez atalak bereizteko erabiltzen direnen funtzio bera du melodia honek. Airea San Vicente de la Sonsierrako dantzetatik hartu genuen.

Kortesia makil-dantzen amaieran egiten da
Danzanteak lauko bi lerrotan ezarrita, makilak bi eskuez atxikiz eta bikoteari aurrez aurre begiraturik, harekin gurutzatzen dira, gero alboko bikotearekin gauza bera eginez.