KARRIKADANTZA

2/4-ko erritmoa da, danzanteek desfilatzeko erabili ohi dutena. Normalean bi esaldi izaten dituzte, bigarrena lehendabizikoaren aldaki, eta biak bi esaldi-erditan banagarri.

 

Erabilitako tresna: kriskitinak

San Lorentzoko Danzanteen karrikadantza

Argazkia : M. Makaia

Musika hau zehazki Jesús Pomaresi bururatu zitzaion, baina inguruan aise da antzeko aireak aurkitzea. Otsagabikoa, esaterako, 2/4ko erritmoa da; Ainzónen ere gisako erritmoa darabilte. Doinu hauen herritasun eta onarpen mailaren erakusgarri dira, usu lagun dituzten koplak.   Arras ezagunak dira, esaterako, umeek bokalak aldatuz kantatzen dituzten horiek, bide batez, gure karrikadantzarekin antza handia dutenak: Cuando Fernando Séptimo usaba pantalón (...) Canda Farnanda Sáptama asaba pantalán (...) Quende Fernende Sépteme esebe pentelénetab.

Aaron Copland konpositore ezagunak ere, El Salón México (1932-36) obran, Mexikoko doinu tradizionaletan oinarritua baita, gure karrikadantzaren ia berdina den esaldi musikala txertatu zuen. Santo Domingo de la Calzadako karrikadantza ere gurearen antzekoa da.  
Danzanteak lauko bi ilaratan paratzen dira, bata bestearen atzetik eta Boboa taldearen buru doa. Kriskitinei eraginez aurrera egiten dute, pauso arinez. Irudi desberdinak egiten dituzte euren artean gurutzatuz.